Hotela Lekeition
Erreformatu berria eta itsasora begira
Silken Uribarren Jauregia Hotela, erosotasun guztiak dituen hotel bat da, antzinako Uribarren Jauregiaren kokapen berean eraikia. Bere garaian, Isabel II.a erregina, bere seme Alfonso XII.a edota Zita Borboi-Parma austro-hungariar enperatriza bezalako erregeek lo egin zuten, jauregi honetan bizi izan zena erbestean zegoen bitartean.
Kokaleku ezin hobea, Silken Uribarren Jauregia hotelak ikuspegi pribilegiatua du, itsasoaren gainean kokatua, Lumentza eta Otoio mendien hegalean, Andra Mariaren Jasokundearen Eliza ikaragarria, Sevilla Eta Toledoren atzetik penintsula osoko hirugarren erretalu gotiko zizelkatuena duena, eta San Nikolas uharte ospetsua, itsasaldian oinez joan zaitezkeena. Guzti horren batasunak Lekeitio euskal kostaldeko punturik ederrenetako bat bihurtzen du.
Lekeitioko hondartzako hotela
Gure hotela Isuntza hondartzaren gainean, Andre Mariaren Jasokundearen basilikaren alboan eta portuaren ondoan kokaturik dago. Azken hau, pintxo gune ezagunenetako bat da eta paseo eder bat hasten da bertan, itsasargirarte eramaten zaituena, gainera, denborale egunetan ikuskizun ederrez goza dezakezu. Ostatu eder bat Lekeitioko bihotzean eta zerbitzu guztiekin gau ahaztezin bat izateko.
Igerilekua, jacuzzia, gimnasioa eta aparkalekua ditugu.
Lekeition ezkontza edo ospakizunen bat egin nahi izan ezkero, horretako dugun espazioaz ere galde dezakezu.
Gure hoteleko logelak
Silken Palacio Uribarren hoteleko logela guztiak berrituta daude, Bizkaiko kostaldean erosoago gaua igarotzeko aukera izan dezazun.
Lekeition ostatu bila bazabiltza, lo egiteko aukera paregabea duzu hau. Itsasoaren gainean, herriko lekurik onenetarikoan gaude.
Eraberritzearen ondoren, bere jatorrizko fatxada mantendu dugu; harria, adreilua eta egurra konbinatzen dituena, inguruan aurkitzen diren baserrien estiloari keinu bat eginez. Barrualderako berriz, dekorazio klasiko eta dotorea aukeratu dugu, tonu zuri eta gordineko hormak dituena, zurezko eta Markinako harrizko zoruak, eta altzariei dagokienez, pieza klasikoak berreskuratu eta eguneratu ditugu, gaur egungo altzari modernoekin konbinatuta aurkituko ditugunak.
Silken Uribarren Jauregia hoteleko gela guztiak kanpoaldekoak dira, oso zabalak eta gure bezeroen erosotasun eta atsedenerako pentsaturik daude. Gela guztietan aurki dezakezu; abiadura handiko eta doako WIFI zerbitzua, satelite bidezko telebista nazioarteko kanalekin, USB kargagailuak, ate-irekitzea hurbiltasunagatik, hozkailua eta kutxa gotorra.