Gran Hotel Durangoko igerilekua eta instalazioak Bizkaian
Ezagut itzazu EAEn izan bitartean entretenitzeko eta erlaxatzeko goza ditzakezun aukera paregabeak.
Ezagut itzazu EAEn izan bitartean entretenitzeko eta erlaxatzeko goza ditzakezun aukera paregabeak.
Durangora etortzen bazara eta eguzkia hartu bitartean erlaxatu nahi baduzu, Silken Gran Hotel Durangoko kanpoaldeko igerilekua ezin hobea da zuretzat.
2016. urtean inauguratua, Bizkaiko gure hoteleko igerilekuak solarium ikusgarria du, bezeroek edari-zerbitzuaz gozatzeaz batera eguzkia har dezaten. Giro ezin hobea erlaxatzeko.
Igerilekua ekainaren 15etik irailaren 15era dago irekita, 10:00etatik 21:00etara.
Lagunekin, senideekin edo bikotekidearekin giro lasaian egon nahi duzu? Gran Hotel Durangoko Lobby bar duzu aukerarik onena.
Bertan, mokadu eta edari itzelak dastatu ahal izango dituzu, zuretzat berezia den norbaitekin hizketaldi lasaia egin bitartean; lagunekin gustuko futbol-partida ikusi ahal izango duzu; edo, besterik gabe, Durangoko alde zaharra bisitatzera joan aurretik une lasaia igaro ahal izango duzu.
Askotariko hasierakoak, sandwichak, hanburgesak, azkenburukoak, ardoak eta garagardoak dituzu eskura Lobby bar Durangoko aukeren artean; etorri eta gozatu.
Durango Sport Club by Metropolitanen, mota askotako jarduera fisikoak egin ahal izango dituzu, egoera fisiko onari eusteko ez ezik, zure osasuna hobetzeko ere. Besteak beste:
Aparkaleku pribatu aparta dugu pribatutasuna behar duten eta beren egonaldian denbora aurreztu nahi duten bezeroentzat. Gainera, aparkalekua ezin hobea da hotela Durangon ezkontzeko erreserbatu edo bertako ekitaldi-aretoak alokatu eta beren gonbidatuei erosotasuna eskaini nahi dieten pertsonentzat.
Goza ezazu segurtasunaz eta pribatutasunaz Durangon aparkalekua duen hotelik onenetakoan ostatu hartuta.
Prezioa eguneko: 14 €.
Zeren zain zaude Gran Hotel Durangora etortzeko? Zain gaituzu arreta eta zerbitzurik onena eskaintzeko.