Lekeitioko gure hoteleko ekitaldietarako aretoak
Pribatasuna, gastronomia eta hondartza
Lan bilera bat edota bazkari pribatu bat ingurune ezin hobean egin nahi izan ezkero, Silken Uribarren Jauregia hotelean duzu aukerarik onena. Zure eskura daude Haizea, Ura eta Lurra deituriko eta erabat hornituriko 3 areto, eta gure esperientzia guztia zuen gustuko ekitaldia antolatzeko.
Espazioa eta haren muntaia zure beharretara eta pertsona kopuruaren arabera egokituko dugu. 8 lagunetik 60 lagunerako edukiera duten aretoak ditugu.
Silken Hoteletan urteak daramatzagu mota guztietako bilerak egiten, eta horregatik eskaintzen dizugu “Business Facilities” zerbitzua. Zerbitzu horrek, zure ekitaldia arrakastatsua izateko behar diren giza baliabide eta baliabide tekniko guztiak emango dizkizu: aholkularitza, ekipo informatikoak, proiektoreak, pantaila, telebista, itzulpen-kabina, etab.
Bilerarako neurrira egindako sukaldaritza zerbitzua
Gure sukaldari taldea arduratuko da modu pertsonalizatuan diseinatzen behar duzun guztia: otorduak, Coffee Break-ak, koktelak edo gala afariak. Neurrira egindako enpresa menuak ere diseinatzen ditugu, tokiko sukaldaritzan espezializatutako gure jatetxe gastronomikoan, arrain edo tokiko eta sasoiko produktuekin.
Gure ostatua Lekeition aukeratzea bereziki gomendagarria da, udalerriaren erdigunean eta hondartzatik pausu batera baitago.
Aprobetxa ezazu zure bilera hotel bateko erosotasun guztiekin, lehen mailako gastronomiarekin, kirolarekin eta turismo txangoekin, Euskal Herriko kostaldeko kokaleku gomendagarrienetako batean.