Gure Lekeitioko hoteleko logelak
Egin al duzu inoiz amets itsasoaren gainean kokaturiko hotel batean lo egitea erosotasun guztiekin?
Lekeition ostatu xarmagarri baten bila bazabiltza, guk leku pribilegiatu batean lo egitea proposatzen dizugu. Garai batean Uribarren Jauregia zegoen tokian kokatua, hiriko gida guztietan agertzen den monumentu bat, bere garaian, Isabel II.a erreginak, bere oporrak igarotzeko aukeratu zuena.
Ze xarma gehiago eska daiteke? Izan ere, ondare harrigarriak ditugu herrian; Lea Ibaiaren badian, Andre Mariaren Jasokundearen basilikan, San Nikolas uhartean…
Gozatu horrekin guztiaren gela zabal eta eraberrituaren erosotasunetik, zure egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin.
Silken Uribarren Jauregia hotelean; jatetxea, kafetegia, terraza eta igerileku klimatizatua ere aurkituko dituzu. Hemen kontsulta ditzakezu gure ostatu pribilegiatu honetan dauden zerbitzu guztiak.
Lekeitio etxeko txikienekin
Lekeitiora haurrekin bidaiatzeko asmoa badaukazu, gure ostatua bereziki funtzionala aurkituko duzu, gelen zabaltasunagatik eta hondartzaren hurbiltasunagatik. Hoteletik bi minutu oinez besterik ez dituzu beharko, haurrekin hondartzan jolasean aritzeko, edo, pixka bat zaharragoak izan ezkero, haiekin kirol jardueraren bat egiteko aukera ere badago, hala nola, SUP (stand up paddel), piraguismoa edota urpekaritza beste batzuen artean.